Hileko bigarren asteburuan izaten bada ere, oraingo honetan hurrengo larunbatean izango da, hilaren 16an, Bigarren Eskuko Azoka. Gainera, berezia izango da oso, izan ere, elurra jarri dute gai bezala. Beti bezala, 10:00etatik 14:00etara bitarte izango da, Urbieta kalean (eta euria egiten badu, Atsegindegin).
Funtzionamendua, antolatzaileen esku
Saldu nahi dena Urbieta kalean bertan jarriko den gordailura eraman beharko da egunean bertan, 09:00etatik 10:30etarako tartean. Eramaten diren objektu guztiek, egoera onean egon behar dute, eta norberak jarriko die prezioa; gehienez ere, 300 euro.
Hortik aurrera, antolatzaileak arduratuko dira objektuak zaintzeaz eta saltzeaz. Gero, zerbait utzi dutenek 13:30etan pasa beharko dute bertatik, saldutakoaren dirua edo objektuak jasotzera.