100 ale opari, haurrak kulturaz elikatzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 9a, 01:00

Herritar batek Dobera Euskara Elkarteari egindako aportazio ekonomikoari esker, honek Oilar Txikia ipuinaren 100 ale oparitu dizkio Hernaniko Elikagai Bankuari, bere erabiltzaile gazteenen artean banatu ditzan. Izan ere, Doberak azaldu duenez, «umea ez baita janariaz soilik elikatzen». Duela hilabete batzuk argitaratutako ipuina da Oilar Txikia, etxeko txikienek margotzeko egindakoa, eta 35 pegatinaduna Irudiak Alai Zubimendik egindakoak dira; testua, aldiz, Jexux Eizagirrerena da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!