Pintxopote solidarioa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 9a, 01:00

Arabiar kulturaren eta euskal­dunaren arteko integrazio ore­ka­tua helburutzat duen Atawafok elkarteak, ekintza berezi bat an­tolatu du biharko. Kulturarteko pintxopotea egingo dute, eguer­diko 12:00etatik aurrera. Egural­diaren arabera erabakiko dute non egin: Plaza Berrin edo Atse­gindegin.
Bertan dastatu ahal izango dira marokoar eta euskal jakiak, eta bildutako dirua «9 hilabeteko haurra galdu duen familiaren­tzat izango dira», azaldu dute Atawafok elkarteko kideek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!