urteroko dinamikarekin jarraituko dute Kale Kale Kantari taldeko kideek 2018 urtean ere, hileko bigarren larunbateko irteerekin. Hala iragarri dute 2018ko egutegiaren berri ematearekin batera.
2017ko azkenekoa, hurrengo larunbatean
Baina egutegi berria estreinatu aurretik, 2017 urteko azkeneko zita izango dute Kalez Kale Kantariko kideek datorren astean. Zubiek markatutako asteburuak direla-eta atzeratu dute irteera. Beti bezala, eguerdiko 12:00etan jarri dute zita Plaza Berrin, eta bertatik, Kaxko osoa zeharkatuko dute bazkaldu aurretik.
Uztaila eta abuztuan, jai
Horrela bada, urtarrilaren 13an emango diote hasiera egutegi berriari, eta hileko bigarren larunbatetan izango dute hitzordua ekainera arte. Urtero bezala, uztailean eta abuztuan ez dute irtenaldirik egingo, eta urrian eta abenduan aldaketatxo bat izango da, jaiegunengatik.
Azkeneko saioa, aurtengoaren antzera, abenduaren 15ean izango dute.
2018KO EGUTEGIA
n 2018ko urtarrilaren 13a
n 2018ko otsailaren 10a
n 2018ko martxoaren 10a
n 2018ko apirilaren 14a
n 2018ko maiatzaren 12a
n 2018ko ekainaren 9a
n 2018ko irailaren 8a
n 2018ko urriaren 20a
n 2018ko azaroaren 10a
n 2018ko abenduaren 15a