Urtero bezala, abenduarekin batera hasi da Sahararen aldeko hamalaugarren Euskal Karabana, Piztu Itxaropena izenburupean. Ordutik, herritarrak beren elkartasuna adierazten ari dira elikagaiak emanez, horretarako Biterin eta herriko ikastoletan jarri diren kaxetan. Abenduan zehar luzatuko da kanpaina ikastoletan, eta urtarrilean ere elikagaiak biltzen jarraituko dute Biterin: arroza, lekaleak, pastak, konpresak, hegaluzea oliotan, sardinak oliotan eta azukrea bilduko dituzte.
Hurrengo asteburuan, hilaren 15 eta 16an, supermerkatuetara zabalduko dute aukera; bertan jasoko dute, baita ere, otsailaren 2 eta 3an ere.