Ohikoa denez, Gabonetako saskia zozketatuko du aurten ere Hernaniko Eskubaloi Taldeak, denboraldiak sortzen dituen gastuen zati bati aurre egiteko. Errifak salgai dauzkate, eta Gabonetako loteriaren aurreneko lau zenbakiekin jakingo da irabazlea nor izango den. Dagoeneko ikusgai daude opariak, Iruretagoiena zenaren eskaparatean. Besteak beste, aurkitu daitezke: 49’’ Smart telebista bat, mendiko bizikleta, asteburu bat Laguardian, spa zirkuitua, Fagollagan bi lagunentzako bazkaria, ordenagailu eramangarria...