Duela bi aste banatu zituzten XXIII. San Andres bertsopaper lehiaketako sariak, eta bertan bigarren saria jaso du Iñigo Legorburuk. Hain zuzen, 40 bertso-sortari esker lortu du saria.
‘...Eta kitto!’ Euskara Elkartearen ekimena
Sari hau Eibarko ...Eta Kitto! Euskara Elkarteak antolatzen du, baina saridunak Eibarko bertso-eskolako kideek osatzen duten epaimahaiak erabakitzen ditu. Horrela saritu zuten, beraz, hamar bertsoz osatutako Legorbururen bertso-sorta, Xabier Leteren Amaren Bularra doinuan kantatzeko bereziki sortutakoa.
Izenburua, aldiz, «adinari dagokionez 40 urteak inguruan bizi ohi den krisiari buruz egindakoari zor dio», egileak dioenez. Legorbururen hitzetan, «gaztetan genituen amets eta espektibak eta egungo errealitatea denaren argilunak» azaltzen saiatu da, «tonu umoretsu eta ironiko batean». Bere lanarengatik 250 euroko diru-saria eta garaikurra eraman zituen etxera.
Eibartar bat, garaile
Saria, aldiz, etxean geratu zen, Eibarren. Izan ere, Jexux Mari Gisasola Trumoi eibartarrak lortu zuen irabazlearen txapela, baita 300 euro poltsikoratu ere, Errelatoa! Zein errelato? sortarekin.
Bertso emanaldia, ondoren
Bertsoekin jarraituta, sari-banaketaren ondoren, emanaldia eskaini zuten Miren Amurizak, Andoni Egañak, Alaia Martinek eta Sustrai Colinak.