ZAS! Zurrumurruen aurkako sareak antolatuta, bertso saioa izango da gaur, Donostiako Antzoki Zaharrean, jatorri, etnia eta arraza desberdinetako pertsonen inguruko zurrumurruak ez sinistea aldarrikatzeko. Saioa 17:30etan hasiko da, eta puntako zortzi bertsolari igoko dira taula gainera, Hernaniko bertso eskolako hiru tartean: Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Alaia Martin, Sustrai Colina, Jon Maia eta Maddalen Arzallus. Sarrerak Kutxaren webgunean eta Donostia Kulturako lehiatilan salgai, 10 euroan.