Ur Mia B, hirugarren azkenean

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 9a, 01:00

Joan den asteburuan banatu zituzten Txantxangorri elkartean, afari eder baten bueltan, Elkarte Arteko Mus Txapelke­taren sariak. Eta horietako bat, Ereñotzura ekarri zuten, Ur-Mia elkarteko muslariek. Izan ere, ohorezko postuan bukatu du txapelketa, hirugarren, Ur-Mia B taldeak, Pepe eta Angelen eskutik.
Semifinalean galdu zuten ereñotzuarrek, azkenean txapeldun izan zen Gure Txoko B taldearen kontra. Baina hirugarren posturako lehian, na­gu­situ egin zitzaizkion, Gure Txoko A taldeari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!