Menopausiari buruz, herriko emakumeei

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 8a, 01:00

Egunerokotasuneko gai ba­­ten inguruan arituko dira datorren asteartean, Herna­niko anbulategian. Menopau­sia­ren gaia landuko dute bertan, Te­lleria ginekologaren eta Eva San­taolalla emaginaren es­ku­tik. 
Arratsaldeko 16:00etan ha­si­ta izango da, anbulategian. Jakinarazi dute, hitzaldia euskeraz izango dela; izan ere, azaroaren 29an eskaini zuten gai bera gaztelaniaz.
Bi kasuetan, helburua da emakumeei informazio baliagarria ematea, eta beren za­lantzak argitzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!