Hiru finaletan hernaniarrak, asteburu honetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 8a, 01:00

Jaiegunengatik nabarmen­dutako asteburu honetan, hain­bat aldaketa izan ohi dira  kiroletako egutegietan. Hala ete guztiz ere, hogei zita izan­go dituzte Hernaniko pelota­riek; horietako hiru, finaletan.

Gaur eguerdiko 12:30etan hasita jokatuko du finala Ojuelek, Huarten.

Paul Ojuelek, gaur
Gaur izango da garrantzitsue­netako bat; Huarteko lau t’er­diko finalean lehiatuko da Paul Ojuel hernaniar seniorra, eguerdiko 12:30etatik aurrera. Aurrez aurre izango du bertan, Irurtzungo Alberto Ongay pro­fesional ohia. 
Bigarren aldia da Ojuel hernaniarrak finala jokatzen duena; aurreko urtean 22-21 galdu zuen, Yoldiren aurka. Aurtengoan, berriro ere, arerio zaila izango du, baina iragar­penak nahiko parekatuta dau­dela dirudi.

Baztango finaletan, infantilak
Beste bi final ere jokatuko di­tuz­te hernaniar gaztetxo­e­nek. Baztango txapelketari dagoz­kio­nak dira biak, eta igandean jokatuko dituzte, goizeko 10:00­e­tan. Lehenengo mailako infantilek  Elizondon jokatuko dute: Jon Jara eta Zestoako Se­nosiainek, Andoaingo Gaztele­kuren kontra. Iruritan izango da, ordea, bigarren mailako infantilen lehia: Donostiaren kontra arituko dira Oier Ga­raiar eta Unai Etxarri.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!