Udalbiltzaren lan ardatzen berri eman zioten herenegun Luis Intxauspe elkarteko lehendakariak, eta Haizea Isasa eta Oihan Mendo kideek Eusko Jaurlaritzari; hain zuzen ere, Iñigo Urkullu lehendakariari eta Josu Erkoreka kontseilariari. Bukaeran, Intxauspek harrera ona eskertu zuen: «administrazioen arteko elkarlana sendotu behar da», adierazi zuen.