Kaxkoko kaleei bizitasuna eta kolorea ematea izan da Kaxko Elkartearen azkeneko helburuetako bat. Horrela bada, bertan dauden lorategiak hobetzeko lanak egin dituzte. Pixkanaka pixkanaka egin dute lana, eta dagoeneko, txukundu dituzte Kaxkoan zehar dauden lorategi gehienak. Garbitu, lore berriak landatu eta beste itxura berri bat eman diote inguruari.