‘Ezagutu Hernani’, hirugarrenez

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 7a, 01:00

Aurten ere, Ezagutu Hernani lehiaketa jarri du martxan Hernani Errotzenek, gaur ha­si eta aben­duaren 15era arte.
Zehazki, hiru galdera plan­­­­teatu dituzte, eta zuzen as­ma­­tzen dituztenen artean, Donostia 1813 dokumentalaren DVDaren 100 ale banatuko dituzte, abenduaren 16an ja­rri­ko duten zitan.
Parte hartzeko, nahikoa da papereko edizioko albistearekin doan fitxa bete, moztu, eta toki hauetan dauden ku­txetako batean uztea: Rioja taberna, Urbieta Kopiak, Biteri eta Kronika.
Horrez gain, emailez ere erantzun daitezke galderak, herriaerrotzen@gmail.com helbidearen bidez.
Ez egin iruzkinik albiste honetan, bestela gainontzekoek ere ikusiko dituzte erantzunak!

Hiru galdera: asmatuko?
Hauexek dira, erantzun beharreko hiru galderak:
1.- Nortzuk jaurti zuten Udaletxea suntsitu zuen kanoikada? Karlistek ala liberalek?
2.- Zer da Oriamendi?
a) Mendi bat.
b) Kanta edo ereserki bat.
c) Oria ibaiaren 
itsasoratzea.
3.- Hernaniko zein kaleko zein etxeri esaten zaio Victor Hugo idazlearen etxea?

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!