Haurdunaldi subrogatuari buruz, bi saio

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 7a, 01:00

Haurdunaldi subrogatuaren  gaia pil pilean dabil azkeneko urteetan; eta horregatik, gaiari helduko dio Berdintasun Sai­lak, Jabetze Eskolen neguko programaren barruan. Horre­tarako, bi saio antolatu dituzte, datozen hilaren 13an eta 20an egingo direnak. 
Itziar Alkorta eta Maite Asensioren eskutik landuko da gaia, bi egunetan zehar, arra­tsal­deko 18:00etatik 20:00e­tara bitarte, Biterin. 

Izenematea, Berdintasun Sailean
Nahiz eta saioa debaldekoa izan, aurretik izena eman be­har­ko da, Berdintasun Sailean. Telefonoz egin daiteke izene­matea, 943 33 70 17 zenbakian.

Helburua, bikoitza
Saio hauen helburua bikoitza da: fenomeno honetara ger­turatzea, bata; eta bestea, ema­kumeen arteko hausnar­keta feminista sustatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!