Margotutako bi pala zozketatuko dituzte ApuntaPala eta Kronikak elkarlanean; bat, Dobera-Kronika bazkideen artean zuzenean, eta bestea, irakurleen artean, hau da, parte hartzen dutenen artean. Horretarako, bi modu daude: goiko errekortablea bete, moztu eta Kronikaren bulegoan entregatzea, edo albiste honetan iruzkina utzi, www.kronika.eus webgunean. Gaur, iluntzeko 20:00etan zozketatuko dira Amaiak diseinatutako bi pala bereziak.