HAMALAUGARRENEZ Sagardo Apurua egingo du gaur hasi eta igandera bitarte Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuta. Donostiako Bulebarrean jarriko dute sagardotegia, eta goiz eta arratsalde egongo da irekita, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta ekintza desberdinak egingo dira.
Bertara, produktuak Astigarragatik eramango dira 09:30etan, eta ondoren, 12:00etan inaugurazioa egingo dute, Oinkari Dantza Taldearen Sagartu ikuskizunarekin.
EGITARAUA
Gaur
- 09:00-10:30 (Astigarragatik Donostiara): Urumea, Sagardoaren ibaia.
- 12:30: Inaugurazio ekitaldia.
- 17:00: Txerria Burduntzian.
- 18:30: Euskal Sagardoa, kata-maridajea.
Bihar
- 11:30: Pintxo Txapelketa ofiziala.
- 12:00-14:00: Pintxo Txapelketa herrikoia.
- 18:30: Sagardo-Kata maridatua.
Etzi
- 11:00: San Juan Baleontzia-Ontzigintza erakusketa.
- 11:00: Gastromuseums, Euskadiko Museo Enogastronomikoen Gunea.
- 11:00: Burdinaz Mintzo Gara. Burdingintzaren inguruko tailerrak eta historia.
- 17:00: Sagardoz egindako koktail txapelketa.
- 19:00: Sagardo Cocktail Masterclass herritarrontzat.
Larunbata
- 11:00: Euskal Herriko sagardoen topaketa eta 2017ko Uztaren aurkezpena.
- 11:00: Sagardo Route proiektuaren aurkezpena.
- 14:00: Euskal Lurraldeetako produktuekin egindako bazkari maridajea.
- 18:30: Bertso kata musikatua.
Igandea
- Goizean zehar: Herri kirol desafioa eta bolatokia.
- 12:00: Herri Kirolak.
- 12:00: Hernaniko Dultzaineroak.
- 18:00: Erromeria.