Barrikotea gaztainekin, dastaketa berezia zubian

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 6a, 01:00

zubian zehar, gaur hasi eta iganderarte, urte sasoi honi dagokion usadio zaharretako bat berreskuratuko da Sagar­doetxea Museoan: bisi­tariek sa­gardo berridun barrikotea dastatuko dute gaztainekin lagunduta.
Urtero bezala, sagardoaren kulturako usadio zaharrene­tarikoa dena gogora ekarriko da: barrikotea. Aintzinan, sa­gar­dogintzako lanak bukatu ostean, barrika bat muztio­arekin betetzen zuten. Bi aste beranduago, bizilagunek festa bat ospatzen zuten barrikotea gaztaina eta sardin zaha­rrekin lagunduta dastatzeko.
Hala, abenduko zubian ze­har, bisitariek sagardo berri­dun barrikotea gaztainekin la­gunduta dastatzeko aukera izango dute Sagardoetxean.

Sagardoetxea Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarearekin
Gainera abenduak 8 eta 10 bitartean, Sagardoetxeak era­kusketari gisa parte hartuko du 2017ko Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokan (Irun) Eus­kadiko Museo Enogastro­nomikoen Sarearen Stand-ean. Bestalde, Euskadiko Mu­seo Enogastronomikoen taile­rra eskainiko du Sagardo Apuruan saben­du­aren 8an.

DATUAK
Datak eta ordutegiak
Abenduak 6, 7, 8 eta 9: 11:00-13:30 eta 16:00-19:30.
Abenduak 10: 11:00-13:30.
Tarifak
Sagardoetxeako bisita + Barrikoeta gaztainekin: 5,50 euro pertsonako.
Sagardoetxeako bisita + Barrikoeta gaztainekin + Otordua sagardotegian: 34,50 euro pertsonako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!