Urtea sasoi onean bukatzeko, plana prestatu dute Portuko auzotarrek, gaurko. Santa Barbarara mendi buelta egingo dute goizean, urte bukaera ospatzeko. 10:30etan abiatuko dira elkarrekin, plazatik. Asteartean, berriz, umeentzako pelikula jarriko dute, 17:30etan.