Igande honetan jarriko du berriro, Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak, liburu eta diskoen azoka solidarioa. Goizeko 10:30etatik 14:00etara egongo dira, Plaza Berrin, 1000tik gora liburu, CD eta binilozko diskorekin; «guztiak, prezio eta egoera onean». Aukera izango dute herritarrek, baita ere, erabiltzen ez dituzten liburu eta diskoak eramateko: «behar gehien daukatenei laguntzen diegu horrela», azaldu dute.