DATORREN urtarrilaren 5ean, Errege bezperan, musikak eta sagardoak bat egingo dute, beste urte batez, Petritegi sagardotegian, euskal kultura-agendako klasiko bilakatu den Musik&Txotx jaialdian.
20:00etan, Artzain Onaren katedraletik aterako dira autobusak jendea Astigarragako sagardotegira eramateko, kontzertua han izango da eta. Gainera, txotx tradizionala eta Euskolabel produktuz beteriko pintxo-afaria dastatzeko aukera izango da.
Aurreko urteetako jaialdietan Gatibu, El Columpio Asesino, Capsula, John Berkhout, Bigott, Kokoshca eta Los Bracco taldeak aritu dira, eta aurten, berriz, Euskal Herriko elektronika talde nagusietako bat izango da ekitaldiko buru: Delorean. Gainera, Mikel Laboari omenaldi bat eginez.
Ginmusicak eta Petritegi sagardotegiak, aurten ere Euskolabelekin bat egin dute, zaporez beteriko gau bat eskaintzeko.
Sarrerak salgai daude interneten, www.petritegi.eus eta www.ticketea.com webguneetan: 30 euro ordaindu behar dira, kontzertua ikusi eta txotxa eta Euskolabel pintxo-afaria dastatzeko; eta 35 euro, bost gehiago, sagardotegira iristeko autobusa erabili nahi izanez gero.