Kantuan amaitu zuten Euskeraren Eguna astigartarrek

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 6a, 01:00

Ekitaldi xume, baina polit batekin eman zitzaion amaiera 100 da 100... berrehun ordu euskaraz! ekimenari. Argazki murala ezarri zen selfie eta taldeko argazkiekin; eta ondoren Iker Goñi zinegotzi eta euskera irakasleak, pausoa eman zien Xabier Urdangarin eta Ibon Otae­gi musikariei. Bertaratutakoek abestiak abestu zituzten beraiekin batera. Gaztain erreak ere das­tatu ahal izan ziren, hotzari aurre egiten laguntzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!