Mundarro esku hutsik itzuli zen Trintxerpetik

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 6a, 01:00

Ezin izan zuen Trintxerpen jokatutako partiduan emaitza positiborik lortu Astigarragako taldeak. Norgehiagoka pare­ka­tua izan zen, baina ordu laur­dena bete zenean, partidu­ko lehen gola jaso zuen Mun­darrok. Momentu hortatik au­rrera astigartarrek parti­du­aren zama eraman zuten, baloi­aren jabetza lortu eta aurkako zelaian eman zuten denbora gehiena nahiz eta aukera gutxi sortu.
Bigarren zatiko 15garren minutuan berdinketaren gola etorri zen, baina handik gu­txira Trintxerperen bigarren golak erabaki zuen partidua.

Gaur hiru partidu, Mundarroko taldeek
Gaur jai eguna izanik, futbol partiduak egongo dira. Infantil Txikiek Bergararen aurka jokatuko dute Zakurmendegin, 11:30etan.  
Lehen Mailako in­fan­­tilek Ama­ra Berriren kon­tra, Martu­tenen. 11:00­etan, eta Lehen mailako Jubenilek Urnietan, 12:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!