«Haur ikuskizunetan gurasoek bikoitza ordaindu behar dute»

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 6a, 01:00

ASteazkeneko osoko bil­ku­ran, 2018ko arautegi fiskala eztabaidatu eta onartu zen EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin eta EH Bildu aurkako botoekin. Alegazio epealdian, EH Bilduk hainbat alegazio egin ditu eta gehienak ez ziren onartuak izan. Batetik, EH Bilduk etxe hu­tsen errekargua %35etik %70­era areagotzea proposatu zuen. EH Bilduk uste du etxe hutsen merkatua alokairura bideratu be­har dela eta horre­tarako, zergapetzea au­kera bat izan daitekeela.
«Aurreko legeal­di­an, EH Bilduk errekargua apli­katzeaz gain, etxe hutsak alo­katzeko diru-laguntza pro­gra­ma abian jarri zuen baina EAJ udal gobernura iritsi denetik, ez du alokairua sus­tatu ezta errekargurik apli­katu ere».
Bestetik, «EAJren utzikeria ikusita», EH Bilduk seme-alaba bakarreko edo gehiagoko gu­raso bakarreko familientzat kon­tribuzioan eta kiroldegiko kuotetan hobariak proposatu zituen. «EAJk eta PSE-EEk bi se­me-alaben guraso bakarreko familiei hobaria aplikatzea onar­tu zuten, seme-alaba ba­ka­­rreko guraso bakarreko familiei aldiz ez. 2016ko aben­duaren 28an osoko bilkurak aho batez onartu zuen seme-alaba bakarreko guraso baka­rreko familiei hobariak apli­katzea. Beraz, beste behin eu­rek emandako hitza ez zuten bete».

«%23ko deskontua aplikatzea seme bakarreko familiei kiroldegiko familia bonuan»
2017ko maiatzaren 4ean, dagoeneko herritar batek, kiroldegiko hobarien inguruan «azterketa interesgarria aur­keztu zuen udalean. Gaur egun­go egoeran, 2 helduko familiek, familia bonoarekin 74 euro aurrezten dituzte (%23,3) eta aldiz heldu eta seme-alaba bakarreko familiek 17,35€ aurrezten dituzte (%7)».
EH Bilduren ustez ez du zentzu handirik bi helduz osatutako familiek deskontu gehiago izatea, «diru-sarrera gehiago izateko aukerak dituz­tenean. Horregatik, seme-alaba bakarreko guraso bakarreko familiei, gutxienez %23ko deskontua aplikatzea ere» proposatu zuen EH Bilduk.
«Herritarrak lanaren erdia egina aurkeztu arren, EAJk denbora falta jarri du aitzakia nagusi moduan eta lotsarik gabe, euren ardura guztiari uko eginez, herritar horiek lagun­tza behar izanez gero Gizarte Zerbitzuetara joan daitezela esan zuten».


«Beherapen baten ordainetan igoera bat aplikatu da»
Orain arte, haur ekitaldien prezioa 2,5 eurokoa zen guzti­entzat, haur zein hauei lagun­tzen dieten helduentzat (izan guraso, aiton-amonak…). Hu­rrengo urtean, helduek bikoi­tza ordaindu beharko dute, hau da, 5 euro EH Bilduk ez du ulertzen hau onartu izana.
«Ez dago justifikaziorik horrelako igoera emateko. Neu­rri honek familia eta hau­rrei zuzen-zuzenean eragingo die eta batik bat, diru-sarrera gutxien dituz­ten familiei» dio EH Bilduk.s
Helduen ikuskizunetan hau­­­rren sarrera 6 eurotik 3 eurora murriztea ere proposatu eta onartu da eta EH Bilduk begi onez ikusi du. «Baina, onar­tezina da, beherapen honen ordai­netan, beste igoera apli­katzea».
Hau guztiagatik, EH Bilduk, EAJ eta PSE-EEren sentsibilitate falta salatu nahi ditu. «Neurri hauekin oztopo gehiago jarriko dira eta familiei erraztasunak eman beharrean, Udala oz­topoak bata bestearen atzetik gehitzen egotea sinesgaitza da. Hala ere, EH Bilduk lanean jarraituko du kultura guztion eskura egongo den eskubidea izan dadin».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!