Astigarragako Paris 2018 taldeak irabazi du Buruntzaldeako Euskararen Ginkanaren lehen edizioa. Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo 12-16 urteko 31 taldek parte hartu dute. Bertan, Buruntzaldeako sei herrietako 124 gazte aritu dira elkarrekin jolasean eta lehian, lau eguneko taldeak osatuta: Andoaingo sei talde, Usurbilgo 9, Astigarragatik bi talde, Hernanitik bost, Urnietatik hiru eta Lasarte-Oriako sei talde.
Finala pasa den ostiralean jokatu zen Orona Fundazioko Areto Nagusian eta lau finalestatik bi herriko bi talde ak ziren; Txotx eta Paris 2018. Azkenik garaile azken talde hau izan zen eta 1.000 euroko saria jaso du.
Saria egitasmo baterako erabili behar da eta Parisera joateko ikasbidairako erabiliko dute. Bigarren sailkatu zen Usurbilgo Negu taldea eta 500 euroko saria jaso du.