Larunbaterako autobus txartelak, tabernetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 10a, 01:00

Larunbat honetarako, manifestazioa deitu du Sarek, Bilbon; 17:30etan La Casillatik. Bertara joateko, autobusak jarriko dituzte Hernanitik, eta txartelak salgai daude, 10 euroan, herriko hiru tabernatan: Garinen, Txilin eta Kitton. Printzipioz, arratsaldean aterako dira autobusak, baina baliteke batenbat ere ateratzea goizean, egun osoko egitaraua dagoelako prestatuta Bilbon. Autobus horretarako ere, zerrendak jarri dituzte tabernetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!