DBHko 2. eta 3. mailako adin-tartean daudenen neskentzat, Autodefentsa feministaren inguruko tailerra antolatu dute Gaztelekuan, abenduaren 15erako, ostirala. Arratsaldez izango da, 17:00etatik 20:00etara, Biteri kultur etxean, baina parte-hartzeko, izena eman beharko da, aurretik, Gaztelekuan bertan.