Sagardo Apurua izango da bihar hasi eta igandera arte Donostiako Bulebarrean, eta zitarako produktuak prestatzeko, zita berezia jarri dute gaur Gipuzkoako sagardogileek Astigarragan. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Joseba Barandiaran plazara iritsiko dira bertako lurretako produktuak bihar Urumea ibaiatik barrena, Donostiara eramateko.