Balorazioa, berriro ere martxan jartzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 5a, 01:00

Bi urte pasa dira dagoeneko azkeneko Gazte Olinpiadak antolatu zirenetik, eta horren arabera, 2018ko udaberrian izango dira hurrengoak. 
Hilabetetxo batzuk falta badira ere, antolatzen hasi be­har dira, eta horretarako, la­nean hasteko aurreneko zita jarri dute gaurko. Arra­tsal­deko 18:30e­tatik aurrera elkartuko dira, Kontra­kantxa gaztetxean.

Aurreko urteetako balorazioa egiteaz gain, ideia berriak eta proposamenak jasoko dituzte gaurkoan, hurrengo urtera begira.

Balorazioa egitea, asmoa
Gaurko bilerako helburua da aurrekoetako balorazio txikia egitea. Horrez gain, «ideia berriak eta proposamenak ere jasoko ditugu hurrengo olinpiadei begira». Eta horretarako egin diete deia gazte hernaniarrei Gaztetxera gerturatu eta beraien iritziak mahai gainean jartzeko.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!