Igandean egin zuten Gazteen XXIII. Dantza Txapelketa, eta Iker Berlintxon eta Maider Aginaga lezotarrak izan ziren garaile. Bigarren izan ziren Eneko Sarasua eta June Elorza azkoitiarra; eta ondoren geratu ziren: Aritz Maiza eta Maddi Bengoetxea lizartzarrak, Danel Serrano eta Irati Saizar lezotarrak, eta Aner Kerejeta eta Nagore Kerejeta azpeitiarrak.