Auzo Plaza, hau da, Lizeagako auzotarren topagune izango den plaza egokitu berri dute, Lizeaga 3.0 prozesuak zehaztu bezala, eta orain, bigarren faseari ekingo diote, auzolanari.
Horretarako, urriaren 24an eman zioten hasiera auzolana prestatzeko tailer-sortari, eta gaur egingo dute laugarrena, Lorategien diseinuari dagokion bigarren saioa, hain zuzen.
Arratsaldeko 19:30etatik aurrera landuko dute gaia Lizeagako auzotarrek, Larramendi 11 behean daukaten lokalean.
Lorategien diseinuaren eta gune eta ekipamenduen inguruan ariko dira, hurrengo zitetan.
Saioen ekuatorean
Gaurko saioarekin, parte-hartze prozesuaren ekuatorera iritsiko da Gibelalde auzo elkartea; gaurkoaz gain, beste saio bat egingo dute abenduaren 19an, eta azkeneko bat, urtarrilaren 2an.
Azkeneko horietan landuko dira: Auzo Plazako guneak eta ekipamenduak. Eta hala emango diote bukaera Gibelalde auzo elkarteko Lizeaga 3.0 partehartze prozesuaren, auzolana proposatutako faseari.