Elikagai bilketa egin zuten azaroaren erdialdean SOS Errefuxiatuak Hernani eta Pasaportes Para Siria elkarteek elkarlanean.
Behin hori pasata, balorazioa egin nahi izan du SOS Errefuxiatuak taldeak: «’zeruraino’ betetako 10 paletak, gure ingurukoen ahaleginaren emaitza dira». Eta horien artean, bereziki eskertu ditu: Kronika eta Diario Vasco, «bere kolaborazio ordainezinagatik»; Elizatxo eta Urumea ikastolak, Karmelo Labaka Lanbide Heziketa, Orioko Herri Ikastola, eta Urnietako Egape ikastola eta CESA BHIP; Hernaniko Eroski eta Lidl supermerkatuei; baita Seur Fundazioari ere, «Valentziara debalde eramango digulako».
«Mila esker gaizki bada ere ‘errefuxiatuak’ deitzen zaien horien izenean», adierazi dute.
Azkeneko eskaera bat
Eskerrak eman ondoren, «azkeneko ahalegin bat» eskatu beharrean aurkitu direla adierazi du SOS Errefuxiatuakek: «12.000 kiloak itsasotik bidaltzeak 1.800 euroko kostua dauka, eta 500 euro besterik ez ditugu».
Diotenez, «jada ez dakigu nondik atera diru hori», horregatik, «azkeneko bultzada bat behar dugu, beste ahalegin bat; zoritxarrez ez da azkenekoa izango, erakundeek ez baitigute laguntzen». Beraz, nahi duenak, diru-sarrera egin dezake: ES56 0138 0019 54 0010797608.