Mingaina astindu eta euskeraz mintzatu!

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 5a, 01:00

aurten ere, Mintzodro­moa an­tolatu du Udal Euskaltegiak, herritarrak euskera praktika­tzera animatzeko. Gaur izango da ekimena, bi saiotan: aurre­nekoa, goizez, 10:00etatik au­rre­ra; eta bigarrena, arratsal­dez, 19:00etan hasita. Bi sa­io­ak Biterin izango dira.

Azken deia, parte hartzeko
Aurreko bi edizioetan bezala, Biteriko areto nagusian elkar­tuko dira euskera ikasleak, euskaldun zaharrak, gazte­ak... eta giroa «goxo eta eroso­an» beren artean euskeraz egi­teko aukera izango dute. Izan ere, badaude aukera hori gutxitan izaten dutenak.
Izena emateko aukera au­rre­ko astean bukatu bazen ere, oraindik gogoz daudenei de­ia egin diete saioetako bate­ra joan, eta parte hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!