ZOZKETA antolatu dute Apuntapalak eta Kronikak, elkarlanean: margotutako bi pala zozketatuko dituzte; Dobera-Kronikako bazkideen artean bat, zuzenean; eta Kronikaren irakurleen artean bestea. Bigarren horretan parte hartzeko, bi modu daude: azpiko rekortablea bete, moztu eta Kronikaren bulegoan entregatu; edo albiste honetan iruzkina utzi, www.kronika.eus web orrian. Asteazkena da parte hartzeko azkeneko eguna, eta orduan egingo da bi palen zozketa. Ez galdu aukera, Gabonetarako opari ederra lortu dezakezu eta!.