Euskeraz hitzegiteko aukera paregabea bihar, Mintzodromoan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 4a, 01:00

HERNANIKO Udal Euskaltegiak 2017-18 ikasturtean ere min­tzodromoa antolatu du aurten eta zita bihar izango da. Bosgarren edizioa da eta  azken txandan, esate baterako, 150 pertsona aritu ziren giro ederrean euskaraz hitz egiten mahai baten bueltan goiz eta arratsalde. Aurten ere jende askok eman du izena. Azken bi edizioetan bezala Biteri Kultur Etxeko areto nagusian bilduko dirara goxo eta eroso.
Bi saio egingo dira: bata goizeko 10:00etan eta bestea arratsaldeko 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!