Sahararen aldeko euskal karabana, martxan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 4a, 01:00

pASA DEN astean Eusko Lege­biltzarrean, Sahararen aldeko 14garren Euskal Kara­banaren aur­kezpena egin zen eta Her­na­niko Saharauien lagun tal­deak  Udalarekin elkarla­nean karabanan ere parte har­tuko du. Bertan janaria biltzen da saharar herriari laguntzeko.
Bertan biltzen diren jakiak ondorengoak dira: Azukrea, lekaleak, pasta, arroza, atuna sardinak olio­tan... eta kon­pre­sak ere bai. Biltzeko lekuak: Su­permer­katuetan aben­dua­ren 15-16 eta otsailaren 2-3. Bi­teri Kultur Etxean abenduan eta urtarrilean zehar eta esko­letan abenduaren 22an
Taldea irekita da eta jendea behar da. Bestalde, Udaran ere ume saharairen bat etxean hartzeko aukera dago. Infor­ma­zioa nahi iza­nez gero ha­rre­manetan jar­tzeko 943 33 68 02 telefonora dei­tu edo marijo-m@­herna­ni.eus helbide elektronikora idatzi daiteke

Bigarren eskuko kamioia erostea ere beharrzekoa da
Saharar errefuxiatuek elika­dura aldetik segur­tasunik ez izateak ondorio latzak da­kartza herritarren bizitza-kalitatean, osasunari dagokio­nez batez ere. Horre­gatik, janarien ekarpena osatu nahi da egitarau honen bidez, eta horretarako, premiazko jana­riak bidaliko zaizkie Tindou­fen bizi diren errefuxiatuei. Guztia garraiatzeko bigarren eskuko kamioia erostea ere beharrezkoa da.
Sahararen aldeko diru lagun­tzak egin daitezke Laboral Kutxan.  3035 0080 94 0800054177 kontu korrontean. Harremanetarako telefonoa 619 02 96 48.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!