«Ez diogu txeke zuri bat emango EH Bilduri, aurrekontuen gaian»

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 3a, 01:00

Kritiko azaldu da Hernaniko PSE-EE ere, 2018ko udal aurrekontuen proposamenarekin, eta prentsaurrean jakinarazi du, osoko zuzenketa aurkeztu diola: «ez diogu txeke zuri bat emango EH Bilduri. 2018ko udal aurrekontuen proposamena itxurakeria hutsa da, 100.000 euroko zazpi inbertsio partida­rekin, urbaniazioak... Zehaztu gabeko partidak dira, ez ikerketa, ez ezer... Azalpen bakarra da, irekitzen dituztela, etorkizu­nean gerakinarekin eta fon­do forala haunditzearekin gauza­tzeko. Hori onartu behar ba­du­gu, eta zain egon Karabel eta Etxeberriko bigarren faseetan bezala, jai dugu», kritikatu du Ricardo Crespo bozeramaileak.

«Sarreren partida puztuta dago, eta ez da zentzuzkoa»
Beste hainbat arrazoi ere eman ditu PSE-EEk, osoko zuzenketa aurkezteko. «Uste dugu sarreren partida puztuta dagoela, eta ez dela zentzuzkoa. Zuhur jokatzeko eskatzen digute kon­tu horrekin, baina kiroldegiko sarrerak izugarri haunditu dituzte aurrekontuan: bazkideen %10eko igoera, igeriketa ikastaroetan %170ekoa, eta bestelako ikastaroetan 19.000 euro gehiago, izango liratekeenak 879 pertsona gehiago aerobik edo zunba egiten, edo 532 gehiago TRX egiten».
Gastuei dagokienez, aldiz, PSE-EEk nabarmendu du, bi arrazoigatik haunditu egin dela hondakin bilketarena: «industria poligonoetan biltzen ditugulako, eta batez ere, Asti­garraga Garbitaniatik atera denez, dauden bazkideek asumitu behar dutelako bere zatia; 580.000 euro gehiago suposatzen du horrek, guztira 2.771.000 euro 2018an».
Eta Udalbiltzarentzako par­tida ere kritikatu du: «45.000 eurora haunditu da, udalerri in­dependentisten elkartearen­tzako partida hori. Eta alkateak berak, elkarteko presidente bezala azaldu duenez, asmoa da Euskal Herria nazio izateko bidean pausoak ematea».

«Ezabatu egin dira laguntzak, leiho eta igogailuentzako»
Bestalde, jakinarazi du eza­ba­tu egin direla dirulagun­tzak, Kaxkoko leihoak aldatu edo igo­gailuak jartzeko: «arrazoitu dute ez direla eskatu, baina ez da egia. Eta askotan, izan daiteke dirulaguntzak ez ematea, baldintzak oso konplikatuak direlako; adibidez, inbertsioa dagoeneko ordainduta egotea. Edo izan daiteke, dirulaguntza horiek ez argitaratu izana. Baina ez dut uste, Hernanin ez dagoenik bizilagun komunitaterik, dirulagun­tza nahi duena igogailua jar­tzeko».
Azkenik, eskatu dio Uda­lari, gehiago inbertitzea herri ba­rru­­ko autobusean: «ez da po­sible ordubetero pasatzea. Herriko puntu guztietara iri­tsi­ko den zerbitzua be­har dugu, Gala­rre­ta edo Ere­ño­tzura ere bai». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!