Ostiralean aurkeztu zuten 2018ko udal egutegia, herritarren argazkiekin osatu dena: Xabier Arnaiz, Ainara Garcia, Maria Mamerta Agirre, Leire Etxeberria, Nagore Ruiz de Arbulo, Jose Luis Iraola, Iosa Moreno eta Mikel Eizmendiren argazkiak aukeratu zituzten, ArkitekNatura lehiaketan; eta ostiralean bertan jaso zuten saria: egutegi sorta, eta Berriaken establezimenduetan gastatzeko 40 euroko txartela.
Egutegiak asteartetik aurrera egongo dira eskuragarri, udaletxean, Biterin, kiroldegian, Plaza Feministan...