Ikasturte hasierako zita, igande honetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 16a, 01:00

Urtero bezala, lehiaketen bolada indartsu hasteko, ikasturte hasierako erakustaldia antolatzen du Hernaniko Gimnasia Erritmikoko taldeak. Igande honetan izango da aurtengoa, goizeko 11:00etan hasita, kiroldegiko pista nagusian. Dena den, partehartzaileek lehenago joan behar dute, 09:30etan. Oraingo honetan, protagonistak izango dira: gimnasia erritmikoan, benjamin mailatik senior mailarako taldeak; eta akrobatikoan, benjaminaurreak eta benjaminak.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!