Atzo hasi zen II.Umore Ona pilota txapelketa, eta asteburuan beste 10 partidu jokatuko dira. Final erdiak abenduaren 30ean eta urtarrilaren 6an jokatuko dira, eta finala, berriz, urtarrilaren 13an. Gaurko partiduak 10:00etan hasiko dira: alebiñetan, Umore Onako Legarreta eta Elizegik Añorgaren kontra jokatuko dute, eta Goikoetxea eta Azpeitia hernaniarrek, Aurreraren kontra. Benjamiñetan, berriz, Ilunpe eta Aldabide ariko dira aurrez aurre. Bihar, berriz, 09:30etatik aurrera jokatuko dira partiduak: benjaminetan, Hernaniko Alberdi eta Gaskon, Epleren kontra ariko dira; alebinetan, Erreka Epleren kontra eta Olarpe Ilunperen kontra; infantiletan, Oiarpe Ilunperen kontra eta Añorga Hernaniko Deskarga eta Etxarriren kontra; eta jubeniletan, Añorga, Hernaniko Salaberria eta Insaustiren kontra, eta Añorga Aldabideren kontra.