Aurten ere Futbol Kanpusa antolatu du Mundarro Kirol Elkarteak Gabonetarako. Lau eguneko jardunaldiak izango dira, abenduaren 26tik 29ra luzatuko dena.
Dagoeneko izena eman dezakete Astigarragako gaztetxoek, Mundarro Kirol Elkartearekin harremanetan jarriz edota kiroldegira joanez.
Abenduaren 15era arte egin daiteke hori, eta konfirmatzeko, 75 euro ordaindu beharko dira.
Goizeko ekintza
Urtero bezala, goiz osoa hartuko duen ekintza izango da Kanpusa; goizeko 10:00etan hasiko dira jolasak Kiroldegian, hamaiketakoaren ondoren Zarkumendegira joango dira, eta 13:00etan abiatuko da autobusa etxera joateko. Astigarragara eta La Sallera joango da garraioa.