Iñaki Perurena harri-jasotzaile leizarra izanen da bihar Goizuetan, Euskararen Egunaren bueltan antolatutako ekitaldian.
Arratsaldeko 18:00etan hasita, eskolako jangelan kontakizun eta erakustaldia eginen ditu Harria. Maitasun istorioak izenburupean.
Harriarekin ere, poesia
Bidelagun izan du harria Perurenak, bizi osoan zehar. Eta hain zuzen, biharko emanaldian, harriarekin izan duen eta oraindik badaukan harremanaren berri emanen du. Erakustaldia ere eginen du, eta horrela, ikutu poetikoa emanez, ordubeteko saioa eginen du.