Espainiako Nekazaritza Sarietan, emakumeentzako Landa Berrikuntza Saria jaso zuen Maite Sanchez goizuetarrak, pasa den hilean, eta lehengo astean bere lana ezagutzera gerturatu ziren Goizuetara Ainhoa Aznarez, Nafarroako Parlamentuko presidentea eta Unidos Podemoseko diputatu, senatari eta parlamentariak. Sanchezek Domiña Abeltzaintza Ekologikoa azienda ustiategia eta bertan Betizu arrazako behiekin egiten duen lana erakutsi zizkien, eta eskerrak eman zizkien «Iosune eta seme-alabei, nire proiektuan hasieratik sinistu duzuelako».