Tirabirak ere, Berdintasun Batzordean gertatutakoa lantzean

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 2a, 01:00

Komunikabideetan gaia azaleratu ondoren, Plenoan atera zuen Andoni Gartziak, EH Bil­du­ko bozeramaileak. Auto­bus pu­blikoaren zerbitzuaren mu­rriz­keten puntua eztabaidatzera zijoazenean argitu nahi izan zuen gaia, EAJren Udal Gober­nuak aurreko astean jakinarazi zuena: «EH Bilduk jakinarazi dio Udal Gobernuari ez dela azal­duko Berdintasun eta Mu­gi­kortasun Batzordera [...]. Ez-egote hau gertatu da Udal Gobernuarekin  beste gai ba­tzuen inguruan dauzkan desa­dostasunen ondorioz; horrek eragin zuen Emakumeen­ga­na­ko Indarkeriaren Kontrako Na­zioarteko Eguna landu gabe uztea».
Horren inguruan, Gartziak bere haserrea adierazi zuen Ple­­noan, eta «gezurra» esan iza­­naz salatu zuen Udal Go­bernua. Asteazkenean esandakoa, prentsa-ohar bitartez azaldu du EH Bilduk. 

Garraio publikoa, arrazoia
Bai Plenoan, baita oharrean ere, EH Bilduk argitu nahi izan du garraio publikoarekin zerikusia daukala: «Aldundiak mar­­­­txan ja­­rri nahi duen autobus zerbi­tzu­en murrizketa izugarriari au­­rre egitea da Asti­ga­rragak du­en erronka nagusietakoa. Ez da inolaz ere onargarria, mu­rrizketak egingo zirela jakin ze­netik Mugikortasun Batzor­de­rik deitu ez izana eta are gutxiago, deialdia egin de­nean, gai ordenan aipatu ere ez egitea. Horixe bera salatu nahi izan genuen parte-hartzeari uko eginez. Astiga­rragak inoiz jasan du­en autobus zerbitzu murriz­ke­ta handienaren au­rre­an, EAJk ez duela gaia ba­tzorde ba­tean jorratu nahi. EAJk murrizketak babestu eta mu­rrizketa hauek ahalik eta isilenean pasatzea nahi badu, ez du EH Bilduren babesik aurkituko».
Horren aurrean, «EAJ, EH Bildu erasotzeko Indarkeria Ma­­txistaren aurkako Eguna erabiltzeko gai izan da». Gaine­ra, EH Bilduk dio: «Batzordea informatzailea besterik ez zen, beraz, EH Bilduk ez zuen ezer ere eragotzi, EAJk aurkakoa saldu nahi izan arren».
Alderdi abertzalearen ustetan, «orain EAJk berdintasunaren aldeko ekintzaile sutsu be­zala saldu nahi du bere burua baina errealitatea bestelakoa da. Gogorarazi behar zaie duela 2 urte, 2015eko azaroaren 25ean ez zirela Harituzek deitutako kontzentraziora azaldu. Kon­pro­­miso faltaren erakusle argia ordutik hona. Argazki asko baina lan-gogo gutxi».

2011tik, teknikaria
EH Bildu aurreko legealditik gai honen bueltan lanean aritu dela dio: «2011n Berdin­tasun Saila osatu eta berdintasun teknikaria izendatu zen. EH Bildu izan da berdintasun politiketarako aurrekontu gehi­a­go bideratzeko alegazioak egin dituen bakarra». 
Horrez gain, «EH Bilduk proposatuta eta plenoak onartuta, Mapa Morea osatu zen baina hau  gauzatzeko dirua jartzeko garaian, EAJk eta PSE-EEk ezetz esan diote EH Bilduk eginiko eska­erei».
Horregatik EAJri esan nahi diote «emakume talde bati ha­rre­­­ra egitea eta ekitaldi batean hi­­tza hartzea ondo dagoela, bai­na indarkeria matxistari aurre egiteko eta berdintasunean sa­kon­tzeko, erabakiak eta neurri­ak martxan jarri behar direla».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!