Saskibaloiko partidu gehienak ere kanpoan izango dira, tartean, emakume eta gizonezkoen aurreneko mailakoak. Cafes Aitona izango dute aurkari neskek gaur, 16:00etatik aurrera, Benta Berrin; eta mutilak, aldiz, Oñatin jokatuko dute, Zubikoa kiroldegian, Aloña Mendiren kontra, gaur arratsaldeko 18:00etan.