Lehiaketa jarri du martxan Astikok, Astigarragako merkatarien elkarteak. Kupela bat azaltzen den kartela jarri dute Astikoko denda guztietan, eta parte hartzeko, kartelarekin argazkia atera behar da, eta Astikoren Facebook orrialde berrian dagoen loturan igo. Martxoaren 6ra arte izango da epea, eta ondoren, bozketa bidez aukeratuko dute irabazlea: 10 euroko bost bale jasoko ditu, Astiko dendetan erabiltzeko.