Kontrario arriskutsua izango du Hernanik, bihar, Landaren: Getxo dator bisitan, Getxo berri bat. Izan ere, aurreneko bederatzi partiduak galdu ondoren, fitxaketak egin eta biziberrituta dago taldea: aurreneko garaipena lortu zuen aurreko asteburuan, Bartzelonaren kontra.
Horregatik, eguerdiko 12:00etan hasita, aukera daukate trikoloreek, Getxoren esperantzei kolpe gogor bat emateko, irabazita; baina baita arriskua ere, galduz gero, bizkaitarrak asko gerturatzeko.