Harituz elkarteak antolatuta, Arriya pelikula ikusi ahal izango dute astigartarrek hilaren 12an, asteartez. Kultur etxean jarriko dute arratsaldeko 18:00etan, eta ondoren, solasaldia egingo dute. Bertan izango da, gainera, Alberto Gorritiberea zuzendaria pelikularen aurkezpena egiten. Sarrera debalde izango da.