Fisioterapia tailerra, bi egunez

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 2a, 01:00

Fisioterapia tailerra eskainiko du datorren astelehen eta asteartean AEK euskaltegiak, Zilegi Eskolen barruan. Nadia Diez eta Iera Urreta­goienak eskainiko dute, eta azalduko dute, besteak beste: postura ego­kiak, prebentzioa, lesioak... Doan izango da tailerra, baina aurretik izena eman beharko da AEK euskaltegian bertan edo astiga­rraga­@aek.eus helbidera idatziz. Asteleheneko saioa goizez izango da, 09:30etan, eta asteartekoa, aldiz, arratsaldez, 18:30etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!