Koska mugikorra, Txomiñenea frontoian

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 2a, 01:00

Udalak jakinarazi du lan txiki bat egingo duela Txomiñenea frontoian, eta koxka mugikor bat jarriko dutela pelotalekuaren barruan dagoen eskaileran: «Udalak erabaki du lehengo eskaloi hori kentzea eta egurrezko bat jartzea. Partida dagoenean, egurrezko koska mugikor hau kendu ahal izango da eta, aldi berean, itxitura moduko bat jarriko da eskaileretan jendea ez erortzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!